2009/05/04

"EUSKARA DA NIRE AUKERA” proiektua

Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa?

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila –Ei Gazte- proiektuan parte hartzeko, 18 eta 30 urte arteko gazteen bila dabil. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garatuko da proiektua eta gazteek hiru lurralde hauetako herri batean eta hiriburuan euskarak bizi duen egoera aztertzea du xede. Ostean, aterpetxe batean aste bukaera batetako egonaldian egoera desberdinak alderatuko dira eta beste lurraldetako gazteak eta egindako lana ezagutzeko aukera izango da.
Printzipioz irailean hasi eta abenduan amaitzen den ekimena da eta gazteek euskararen egoera ezagutzeko aukera izango dute eta soziolinguistikaren kontzeptu nagusiak ezagutu ahalko dituzte.

Proiektu honen garapenak, aukera askeko kredituen baliozkotzea izango du.
Interesatuek ondorengo helbide elektronikora bidal dezakete euren izen ematea mailto:gazteria@eusko-ikaskuntza.org ondorengo datuak bidaliz:
Izen Abizenak
Jaiotze Data
Zein lurraldetan bizi den
Ikasketak (amaituak edo burutzen ari direnak)

Informazio gehiago:
http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/index.php?op=tailerrak&show=2

No hay comentarios:

Publicar un comentario